jueves, 10 de abril de 2008

MUCHO BAYERN!!!!!

Atzo, oso partida interesgarria bizi izan genuen Getaferen eta Bayern Munchenen artean.

Getaferentzat oso txarto hasi zen partida De La Red jokalariak gorri zuzena ikusi zuen sarrera batengatik. Baina Getafek ez zuen etsi eta 1-0 amaitu zen lehenengo zatia.

Bigarren zatian Getafe izan zen nagusi, baina 89. minutuan Riberyk gola sartu zuen eta luzapena egon behar izan zen.

Luzapenean, oso ondo hasi zen Getafe, lehenengo 5 minutuetan 2 gol sartu zituen, 3-1. Baina partida bukatzeko 5 minutu falta zirela, Abbondanzierik, Getafeko atezainak, izugarrizko hutsa egin zuen eta Tonik 3-2 koa sartu zuen.

Gainera, azken jokaldian, Kahn porteroa igo egin zen eta Tonik beste gol bat sartu zuen:3-3. Ez zen gehiagorako denbora izan, eta EuroGeta UEFA tik kanpo geratu zen . Getafeko jokalariak etsita geratu ziren partida bukaeran.


No hay comentarios: